ikono
Ziaboga

Arrauna sentitu eta bizi!

Probatu ezazu arrauneko Fantasy aplikazioa.

Prototipoa

Zer da Ziaboga?

Ziaboga arraunaren inguruko Fantasy aplikazioa sortzeko diseinu grafiko proiektua da.

Arrauna

Arrauna Euskal Herriko herri kirol eta kultur adierazpen esanguratsu bat da. Estropadek, bereziki udako hilabeteetan, kostaldeko herri eta hirien bizitza soziala pizten dute, eta belaunaldiz belaunaldi transmititu den tradizio baten parte dira. Euskal ogibide historiko eta herri kirolen tradizioaren erakustaldi, herri nortasunaren isla eta gizarte kohesiorako tresna direla ere esan genezake. Hala ere, gaur egun erronka berriak dituzte: kirolarekiko gazteen ezagutza eta parte-hartzea bermatzea, eta emakumeen estropaden presentzia eta aitortza indartzea adibidez.

Jarraipen digitala

Kirolaren jarraipen digitalak azken urteetan bilakaera handia izan du. Streaming plataformek, aplikazio espezializatuek eta joko dinamikek zaleen esperientzia eraldatu dute. Futbol, saskibaloi edo Formula 1eko Fantasy jokoen arrakasta da horren adierazgarri. Joera horrek aukera berriak irekitzen ditu kirol tradizionalentzat, hala nola arraunarentzat, oraindik digitalizazio maila apalagoa duten arloetan. Esperientzia interaktibo eta bisual berriak sortzeak, kirolarekiko lotura sendotzeko eta komunitatearen parte izateko balio baitu.

Aurrekariak

Esku pilotaren inguruko antzeko aplikazio bat sortu da duela gutxi, ez da zehazki fantasy joko bat, kiniela baten formatuarekin zerikusi gehiago duen arren proiektu honetan garatu nahi den aplikazioaren funtzio berdina betetzen duela esan daiteke. Halaere baditu hutsune batzuk joko formatua eta diseinua ez dut uste oso erakargarriak direnik. Kirol tradizionala publiko berrietara hurbiltzeko plataforma digitalen diseinu erakargarri bat sortzea ezinbestekoa da, diseinu grafikoak estetikaz gain erabilgarritasuna eta orokorrean erabiltzailearen esperientzia hobetzea lortu dezake.

Markaren oinarriak

ikono

Tradizioaren berrinterpretazioa

Arraunaren balio historiko eta kulturala lengoaia bisual eta digital garaikide baten bidez berrinterpretatu, gaur egungo publikoari egokitutako kodeetan berreraikiz.

ikono

Parte-hartze aktiboa

Parte-hartze aktiboa sustatzen duen esperientzia digitala, erabiltzaileak erabakiak hartzen ditu, estrategiak sortzen ditu eta bere hautuen ondorioak ikusten ditu emaitza errealetan oinarrituta.

ikono

Inklusioaren indarra

Aplikazioak emakumezko eta gizonezko arraunlarien presentzia parekidea bermatzen du. Eta horrez gain erabiltzaile esperiantziaren lanketaren bitartez denentzat irisgarria den aplikazio bat proposatzen du. Inklusio horretan dagoelako batasuna eta indarra.

Nola jolastu?

Sortu zure taldea, aukeratu arraunlari onenak eta bizi estropaden emozioa modu indartsuago batean.

Lagunartean taldea sortu
01

Lagunartean taldea sortu

Gonbidatu lagunak eta sortu liga pribatu bat elkarren aurka lehiatzeko.

Arraunlariak erosi
02

Arraunlariak erosi

Zure aurrekontua kudeatu eta denboraldiko arraunlari onenak fitxatu.

Trainera osatu
03

Trainera osatu

Aukeratu arraunlari egokienak eta osatu estropada bakoitzerako zure zazpikotea.

Arrauna bizi
04

Arrauna bizi

Benetako estropadetako emaitzen arabera lortuko dituzu puntuak. Arrauna sentitu eta bizi!

Produktuak

Ziaboga

Mugikorraren funda

Mugikorrerako funda urdina eta txuria, eraman ziaboga sakelean zoazen lekura zoazela ere.

aplikazioa
Ziaboga

Kamiseta

Ziabogaren kamiseta korporatibo txuria. Jantzi Ziaboga!

aplikazioa
Ziaboga

Banderola

Kalean jartzeko banderolak etxeak, balkoiak eta herriak apaintzeko balio dutenak, estropada giroa sortzeko eta kirolaren aldeko apustua egiteko.

aplikazioa

Identitatea

Marka eskuliburu digitala ikusi nahi izanez gero sakatu azpiko botoia.

Eskuliburua
identitatea
identitatea
identitatea
identitatea